Artizar izeneko azken diskoa aurkeztuko du Kalakan taldeak. Azken hamar urteotan artista, lurralde eta kolaborazio ikusi izan ditu hirukoteak, baina beti ardatz bera mantenduz: euskal kantua eta honi dion errespetua.
Azken disko honetan, bere bizibidearen xenda berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoritate eguneratuz apainduta; zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako, esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, hala nola, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhne eta Andrew Keelan musikariekin, besteak beste.
Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskaintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efektu kosmikoak... zenbait sorpresa ematen dituzte musikariek disko honen bidez.
MUSIKARIAK:
Jamixel Bereau: ahotsa, danborra, kanpaiak, panderoa, teklatuak
Xan Errotabehere: ahotsa, alboka, xirula, teklatuak:
Bixente Etchegaray: ahotsa, bonboa, tronpetak, teklatuak